XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken honeen kasuan Foru Aldundiak edo Batzarkide-Talde saloegileek zuzenketa-eskeok aurkezterakoan zehaztu beharko dabe indarrean egon daiten Diruegitamuko zein diruataletatik egingo diran ordainketak.

2. Horretarako txostena egitea joakon Batzorde edo Lantaldeak aitatutako gehitzea edo gitxitzea lekarkiezan zuzenketa-eskeak bialdu egingo deutsoz Foru Aldundiari Batzar Nagusietako Lehendakaritzaren bidez.

3. Foru Aldundiak, hamabost egunetako epean emon beharko dau arrazoitutako erantzuna, epe hau igaro ondoren erantzunik ez emoteak onartu dala adieraziko dauala.

III. SAILA Foruzko arau-saloez 102. Atala.

Foruzko Arau-Saloak zioen adierazpenagaz eta eurei buruzko eritxia emoteko behar diran argipideekaz batera aurkeztuko dira.

103. Atala 1. Foruzko Arau-Saloak ondoko honeen arioz egin leiketez: 1) Batzarkide batek, beste lau Batzarkideren izenpeaz.

2) Batzarkide-Talde batek, beronen Taldeburuaren edo ordezkoen izenpea baino ez dala beharko.

3) Hautatzaileek, Foru-Arauan zehazten danaren arabera.